Emaitza onak lortu ditu Eulen-Nuukek Altsasun eta Oñatin

Amaia Urbieta Arruti 2022ko irailaren 20a

Denboraldi amaierara heltzen ari da Eulen Nuuk txirrindularitza taldea, eta azken bi lasterketetan emaitza txukunak lortu ditu. Azpimarratzekoa da Lizarrako (Nafarroa) Unai Espartza txirrindularia bigarren izan zela larunbateko Oñatiko (Gipuzkoa) lasterketan. 

Taldeko hainbat txirrindularik bukatu dute denboraldia dagoeneko, eta sei txirrindularik oraindik ere azken ahalegina egin beharko dute, larunbat honetan Vuelta Hispania izeneko itzulia jokatzen hasiko baitira, Segovian (Espainia). 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide