Arraun porrak baditu irabazleak

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 19a, 15:00

Koloore markako arropa erosteko bonu bana eta otordu bana irabazi dituzte Oihana Goenaga Azpeitiak eta Elene Indo Vazquezek. 

Atzo bukatu zen aurtengo arraun denboraldia Getariako traineruarentzat, eta duela aste batzuk Zarautz Gesalaga Okelangoentzat. Hori horrela, Zarauzko Hitzaren arraun porrak dagoeneko baditu irabazleak: Zarauzko irabazlea Oihana Goenaga Azpeitia da, eta Getariakoa, Elene Indo Vazquez. Koloore markako arropa erosteko bonu bana irabazi dute, eta horretaz gain, Gazteategin bi lagunentzako otordua irabazi du Goenagak; eta Muniosoron bi lagunentzako otordua Indok.

Oharra: beharrezkoa da jatetxetara joan aurretik erreserba egitea eta Arraun porrako irabazlea direla adieraztea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide