Giro ederra izan da gaur Salbideko Jaietan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko ira. 17a, 16:30

Haurrentzako jolasak, txirrindulari txikien itzulia, hamaiketakoa eta herri bazkaria izan dituzte auzoko jaietan, goiz-eguerdi partean.

Salbide auzoa jai giroan murgilduta dago, eta goizean goizetik jendetza bildu da. Gaurko egitarauari hasiera emateko, txirrindulari txikien itzulia egin dute eta hori bukatu denean, parte-hartzaileen artean txokolate beroa banatu dute Zarauzko Zikloturista elkartekoak. Horrez gain, adin guztietako haurrentzat jolasak izan dira auzoan goizean zehar, eta eguerdian, berriz, herri bazkaria egin dute auzotarrek.

(Argazkiak: Aiora Larrañaga eta Salbideko Festa Batzordea)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide