ISA World Surfing Games txapelketan parte hartuko dute hiru zarauztarrek

Amaia Urbieta Arruti 2022ko irailaren 13a

Adur Amatriain, artxiboko irudian.

Espainiako selekzioa osatzeko hautatu dituzten sei surflarietatik hiru dira zarauztarrak: Nadia Erostarbe, Ruben Vitoria eta Adur Amatriain. Larunbatean hasiko da txapelketa, eta astebete iraungo du. 

Open kategoriako munduko txapelketa jokatuko dute Kaliforniako Hunington hirian (Ameriketako Estatu Batuak) datorren larunbatetik aurrera, eta Espainiako selekzioarekin lehian ariko diren sei surflarietatik hiru zarauztarrak dira: Ruben Vitoria, Adur Amatriain eta Nadia Erostarbe. Zarauztarrekin batera osatuko dute lehia Garazi Sanchez getxoztarrak eta Lucia Machado eta Luis Diaz kanariarrek.

Larunbat eta igandean gizonak uretaratuko dira, eta astelehenean batuko dira lehiara emakumeak. Surflari trebeenentzat datorren larunbatera arte, hilaren 24ra arte, luzatuko da txapelketa, egun horretarako baitaude aurreikusita finalak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide