Mollarri Judo Klubak ate irekiak egingo ditu hil honetan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko irailaren 13a

Aritzbatalde kiroldegiko bigarren solairuan izango dira ate irekiak, eta 14 urtetik gorako herritarrentzat eskainiko dituzte saioak.

Judo elkarte berri bat sortu da Zarautzen: Mollarri Judo Kluba. Judo egiten hasi nahi duten herritarrentzat nahiz aurretik praktikatu izan dutenentzat eskainiko dituzte saioak. Judo egin nahi duen hamalau urtetik gorako edonork eman dezake izena, eta maila guztietarako saioak eskainiko dituzte.

Interesa dutenek ate irekien saioetara jo dezakete. Aritzbatalde kiroldegiko bigarren solairuan izango dira irailaren 16an, 23an eta 30ean, 19:00etan.

Informazio gehiago eskuratu nahi duenak mezu bat idatzi dezake mollarrijudo@gmail.com helbidera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide