Gallok US Open California txapelketa irabazi du

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 12a, 10:43

Aitor Francesena Gallo surflari zarauztarrak lehen postua eskuratu du munduko surf egokituko zirkuituan. US Open surf txapelketa irabazi zuen atzo Kalifornian, itsuen kategorian, eta garaipen horri esker eskuratu du lidertza zarauztarrak.

Lorpen zerrenda luzea dauka Gallok, izan ere, besteak beste, surf egokituko munduko txapeldun titulua eskuratu du birritan. 2016an lehenengoz, eta 2020an bigarrenez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide