Pandemiak eragindako murrizketak atzean lagata, ohiko egitaraua berreskuratuko du Euskal Jai Egunak gaurkoan eta, berriro ere, kalera aterako dira joaldunak eta orgak, eta musikaz girotuta egongo dira egun osoan zehar herriko hainbat txoko: trikiti doinuak, txistulariak, dultzaina-jotzaileak nahiz bestelakoak entzuteko eta haien doinuak dantzatzeko aukera izango da.
Ohiko hitzorduen artean, nola ez, nabarmentzekoak dira Alproja antzerki taldearen herri antzerkia, Goiztarrak taldearen erakustaldia eta Jose Luis Lasa eskultoreak prestatu duen karroza.
Irailak 9, ostirala. Euskal Jai Eguna
- 07:00. Diana herriko kaleetan zehar.
- 08:00. Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte kalez kale.
- 08:30. Kalez kale, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak.
- 10:30. Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia, Schola Cantorum Abesbatzak abestuta.
- Mezaren ondoren, Frontoi Txikin, Goiztarrak taldearen eskutik, pilota partidak, herri-kirolak eta bertsolariak.
- 11:45. Alproja taldearen irteera (San Inazio kalea, Kale Nagusia, Musika plaza, Dorre Luzea parkea, Nafarroa kalea eta Munoa).
- 12:00. Munoan, 2x2 antzezlana.
- Eguerdian, Musika Plazan, erromeria, trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin.
- Ordu berean, Lege Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin.
- 12:30. Nafarroa kaletik karroza berezia aterako da. Jarraian, Azpeiti bidea, Bizkaia kalea, Foruen kalea eta Lege Zaharren enparantzan geldituz.
- 13:15. Munoan, erromeria Trikiteens taldearekin.
- 13:30. Frontoi Txikin, polka herrikoia Herri Mugimenduak antolatuta.
- 13:30. Lege Zaharren enparantzan, orga-lehiaketaren sari banaketa.
- 14:00. Musika Plazan, Lizarrako Larrain dantza herrikoia dultzaineroekin.
- 17:30. Musika plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
- Aldi berean, karroza Lege Zaharren enparantzatik Iñurritzara abiatuko da.
- 18:00. Iñurritzan, haurren txokoa Kulkirekin (tailerrak, herri kirolak, egurrezko jolasak, etab.)
- 18:00. Musika Plazatik Iñurritzara Elektrotxorongo, Herri Mugimenduak antolatuta.
- 18:30. Iñurritzako zelaian, erromeria Bide Batez taldearekin.
- 20:00. Iñurritzan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
- 20:30. Kalejira, Iñurritzatik Musika Plazara.
- 22:00. Munoan, dantzaldia Trikiteens taldearekin.
- 22:30. Musika Plazan, erromeria trikitilariekin.