Eulen-Nuuk taldeak maila ona eman du Kantabrian

Aritz Mutiozabal 2022ko irailaren 7a

Kantabriako Itzulian jasotako sariarekin. (@FotosCarreras.com)

Eulen-Nuuk txirrindulari taldeak erakustaldi bikaina eskaini du Kantabriako Itzulian, irailaren 1etik 3ra. Lehen etapan tarteko helmugetan nagusitu zen, eta bigarren etapan, berriz, saiatuenaren sari erdietsi zuen. Orain, bolada onari jarraipena eman nahi dio datozen egunotan izango dituen lasterketetan.

Bihar,  120 kilometroko proba jokatuko dute Zarauzko taldeko txirrindulariek Urdulizen (Bizkaia), 16:00etatik aurrera. Larunbatean, hilaren 10ean, Baranbio izango dute hitzordua: 09:30etan abiatuko dira 130 kilometroko ibilbide malkartsu osatzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide