Usoa Ostolazak Espainiako Vueltan parte hartuko du

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 7a, 09:51

Laboral Kutxa taldeko sei txirrindulari aterako dira La Ceratizit Challenge by La Vuelta proban, emakumezkoen Espainiako Vueltako lehian. Gaur izango dute lehen proba.

La Ceratizit Challenge by La Vuelta txirrindularitza txapelketan parte hartuko du Usoa Ostolaza zarauztarrak. Gaur hasita, bost etapatan jokatuko dute txapelketa, eta Laboral Kutxa taldeko beste bost txirrindularirekin batera lehiatuko du Ostolazak.

Taldekako erlojupekoarekin hasiko da txapelketa gaur, Kantabrian. 17:50ean aterako dira lehen txirrindulariak, eta hiru minutu beranduago izango da Laboral Kutxako ziklisten txanda. 19,9 kilometro izango ditu lehen proba horrek, eta Marina de Cudeyon hasi eta amaituko da.

Datozen egunetan beste lau etapa lehiatuko dituzte, eta igandearekin amaituko da txirrindularitza proba.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide