Pako Serras eta Miriam Mendoza bikotea aritu zen kontalari lanetan, eta umore ukitua emanez, Ainhoa Agirre, Ibai Goikoetxea, Maite Isasti eta Erik Peitevin de Saint-André aktoreek haria eman zioten emanaldiari. Saioan zehar, ondorengo taldeek parte hartu zute: Zarautz Trik kultur elkarteak, Jalgi dantza taldeak, Txinpirin abesbatzak, Zarautz Abesbatzak, Udaberri abesbatzak eta Motxian-Etxebeltz bertsoguneko Aitor Urbieta eta Julen Zulaika bertsolariek.
Argiaren diseinuaz, Didau konpainiako Juanma Alvarez arduratu zen, eta ikuskizun osoa koordinatzeaz, berriz, Patxi Santamaria.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!