Euskal Astea 2022

Jende ugari, ‘Nao Victoria’ itsasontziaren mundubiraren bueltan antolatutako eguardiko ekintzetan

Mireia Galarza Bastida

Polemikak polemika, dozenaka herritar gerturatu da Lege Zaharren Enparantzan egin dituzten parrila herrikoi nahiz sagardo eta txakolin dastaketara, baita ondoren egin duten bertso saiora ere.

Gaur ari dira ospatzen herrian  'Nao Victoria' itsasontziaren mundubira, Zarauzko Udalak antolatuta. Polemikak polemika, dozenaka herritar gerturatu da Lege Zaharren Enparantzan egin dituzten parrila herrikoi nahiz sagardo eta txakolin dastaketara, baita ondoren egin duten bertso saiora ere.

Guztira bost txakolindegi eta sagardotegi batek parte hartu dute dastaketan, hain zuzen, Arregi, Basa Lore, Mokoroa, Rezabal eta Talai Berri txakolindegiak eta Arizia sagardotegiak. Edanaz gain, sabela betetzeko parada ere izan dute herritarrek, parrila herrikoiarekin. 

Ondoren egin dute bertso saioa leku berean, eta hiru bertsolari aritu dira eguardiari doinu eta hitzak jartzen: Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide