Euskal Astea 2022

Euskararen alde egin dute korrika dozenaka herritarrek

Mireia Galarza Bastida 2022ko ira. 3a, 15:01

Ahizpea Lertxundi izan da azkarrena emakumezkoetan, eta Asier Astigarraga gizonezkoetan. Irristaketa modalitatean, aldiz, Lore Lazkano sailkatu da lehenengo postuan.

AEK-k antolatuta, gaur egin dute Musika Plazatik abiatuta Euskararen aldeko XXVI. Lasterketa eta Euskararen aldeko III. Irristaketa Lasterketa. 200 pertsona baino gehiagok eman dute izena bertan, eta giro ederra sortu dute plazan.

Ahizpea Lertxundi izan da azkarrena emakumezkoetan, eta Asier Astigarraga gizonezkoetan. Bigarren, aldiz, Iraia Bidaurrazaga izan da, eta hirugarren Mari Beizama. Gizonezkoetan Raul Ridruejo izan da bigarren, eta Eneko Alberdi sailkatu da hirugarren. Irristaketa modalitatean, aldiz, Lore Lazkano izan da azkarrena.

Euskararen bueltan, egun osoko egitaraua izango da gaurkoan. 18:30ean kalejira aldarrikatzailea egingo dute AEK eta EHEk antolatuta, eta iluntzean Lukiek taldearen kontzertua izango da Musika Plazan, 22:30ean hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide