Ukrainarako anbulantzi bat erosteko 8.000 euro bideratu ditu Hotz-Zarautzek

Aritz Mutiozabal 2022ko irailaren 4a

Ukrainako gerran erabiliko duten anbulantzai medikalizatua. (Hotz-Zarautz)

Hotz-Zarautz elkarteak 8.000 euroko dohaintza egin du Ukrainako gerran erabiliko den bigarren eskuko anbulantzia medikalizatu bat erosteko. Martxotik lankidetzan ari diren Ukraina-Euskadi Elkartearen bitartez egin dute kudeaketa lan guztia.

Martxoan Ukrainara bidaltzeko material bilketa egitea gain, dirua ere bildu zuen Hotz Zarautzek, eta Zarauzko herriak elkarteari egin zion dohaintzaren zati bat bideratu du orain anbulantzia erosteko. Hala, herriari eskerrak eman nahi dizkie ibilgailua erosteko laguntza emateagatik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide