Gipuzkoa kalea itxita egongo da gaur arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2022ko irailaren 4a

Zarauzko Udalak iragarri duenez, datozen egunetan hainbat trafiko mozketa izango dira herrian, Euskal Asteko ospakizunen harira eta Elkanoren Lehorreratzea dela eta.

  • Irailaren 4an, gaur, Haurren Euskal Jai Egunean, eta irailaren 9an, Euskal Jai Egunean, Gipuzkoa kalea itxita egongo da, Nafarroa Kaleko bidegurutzetik Kortazarreraino, 15:00etatik 22:00etara.

  • Irailaren 6, Elkanoren Lehorreratzearen Egunean, N-634 errepidea itxi egingo da Elizaurre kalearen parean, 15:30etik 20:00etara, Getariako norabidean. Oinez zein bizikletan pasatzeko aukera izango da eta autobus zerbitzua egongo da Zarauztik Getariara 15 minutuero.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide