Euskal Astea 2022

Seikote gaztea prest dago Lizardi Sariko finalerako

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 2a, 15:00

Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko lehen kanporaketan parte hartu zuen zortzikoa. (Amaia Urbieta Arruti)

Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko finala jokatuko da gaur gauean Modelo aretoan, 22:00etatik aurrera. Joan den asteko bi kanporaketen ondoren, ondorengo sei bertsolari hauek lortu dute azken txanparako txartela: Andoni Rekondo, Aner Peritz, Gorka Pagonabarraga, Oier Etxeberria, Aitor Tatiegi eta Naia Arrizabalaga.

Ibon Aristi ariko da gai jartzaile lanetan, eta parte hartzaileek egin beharko dituzten lanak, berriz, honako hauek izango dira: zortziko handia, zortziko txikia, hitza emanda bertso bana, seiko motza, kartzelekoan puntuak eta kartzelekoan gaia.

Sarrerak 3 euroan eros daitezke Turismo Bulegoan, 20:00ak bitartea. Ondoren, Modeloko txarteldegian eskuratu ahalko dira, 09:15etik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide