Gela programaren barruan, Mysterion. Artea ez dago espero den lekuan erakusketaren inguruan ariko dira ostiral honetan Photomuseumen. Diskurtso-egitura zehatz bati erantzuten dio behin-behineko erakusketa honek, eta, era berean, ikuslea erabat hunkitu nahi du. Saioa 18:00etan izango da, doako sarrerarekin.