Gaurkoan ere ez du lortu Zarautz Gesalaga Okelango traineruak Kontxara sailkatzerik. Estropada txukuna egin badute ere, bederatzigarren postuan amaitu dute sailkapen estropada Enbatako neskek (11:26.44).
Lehen postuan sailkatu da Arraun Lagunak, bigarren Orio eta hirugarren helmugaratu dira Tolosaldeako neskak. Ondorioz, zuzenean sailkatuta dagoen Donostiarra etxeko taldearekin batera, ondorengo zazpi ontziak ariko dira Kontxako Bandera eskuratzeko lehian: Arraun Lagunak, Orio, Tolosaldea, Hibaika, Cabo, Hondarribia eta Chapela; hurrenkera horretan sailkatuta.