Putzuzulo gaztetxea ia eraitsi duten arren, Bizkaia kaleko gaztetxe berria irekitzeko atontze lanean jarraitzen dute. Hain zuzen ere, bihar egingo dute ikasturteko lehen auzolana, goizez eta arratsaldez: 10:00etan ekingo diote, eta, ondoren, 15:00etan jarraituko dute.