Arratsaldeko sailkatze estropadan, hamalaugarren irtengo da Zarautz

Aitziber Arzallus 2022ko abu. 31a, 13:49

18:00etan ekingo diote erlojuaren kontrako saioari. A multzokoak itsasoratuko dira aurrena, eta B multzokoak gero. Bigarren multzokoen artean, bigarren izango dira zarauztarrak.

Gaur arratsaldean jokatuko dute Kontxako Banderarako gizonezkoen sailkatze estropada, eta dagoeneko egin dute erlojuaren kontrako saioko irteera ordena zehazteko zozketa. 18:00tan ekingo diote lehiari eta aurrena, A multzokoak itsasoratuko dira, talderik indartsuenak. Horien ostean, B multzokoen txanda izango da, eta horien artean ariko da Zarauzko taldea. Hain zuzen ere, bigarren multzokoen artean, bigarren itsasoratuko da. Talde berean eskualdeko beste ontzi bat ere bada, Zumaiakoa, eta hura zazpigarren aterako da.

A multzoan, Orioko mutilak itsasoratzen bigarrenak izango dira; eta Getariakoak azkenak, alegia, hamabigarrenak.

Arratsaldeko saioko irteera ordena:

  1. Lekittarra-Elecnor-BM
  2. Orio Orialki
  3. Cabo da Cruz
  4. Club Remo Ares
  5. San Pedro
  6. Kaiku Berez Galanta
  7. Bermeo Urdaibai
  8. Ondarroa Cikautxo
  9. C.M. Bueu Teccarsa
  10. Zierbena Bahias de Bizkaia
  11. Matrix Hondarribia
  12. Getaria

  13. Arkote Seguros Bilbao
  14. Zarautz-Gesalaga-Okelan
  15. Castro Bruno Saez
  16. Lapurdi Antton Bilbao
  17. Mutriku
  18. SDR Pedreña
  19. Delteco-Zumaia
  20. SD Samertolameu Oversea / Meira
  21. San Juan Koxtape
  22. Deusto - Bilbao
  23. Hibaika Susperregi Edukiontziak
  24. C.M. Castropol

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide