Zarauztarren doinuak

Hodei Estebanen doinuak

Erredakzioa 2022ko abuztuaren 31

Hainbat zarauztarrek hautatutako bost abesti jasotzen ari gara Zarauztarren doinuak izeneko txoko honetan, eta Hodei Esteban musikariak bere proposamenak aurkeztu dizkigu.

Uda honetan, taldearekin biran jardun gara Europan zehar. Frantzia, Herbehereak, 
Alemania eta Suitzan barrena jardun gara. 4000km tik gora eta ordu asko lagunekin
furgonetan. Ordu horietako asko musikaz girotuak izan dira. Bidai asko arindu dizkigu
musikak beste behin ere, beraz, kilometro guzti horietan behin baino gehiagotan entzun 
ditugun 5 abesti aukeratu ditut: 
 
JULIAN COPE "THESE THINGS I KNOW"

Kontzertu batetik bueltan, gauez, taldekide batek jarri zuen abesti hau. Beste batzuen artean. momentuan ez genuen ezer komentatu. Hurrengo egunean, beste kontzertu batera bidean, Julian Coperen kantuen artean, aurreko gauean jarritako abestia topatu nahian nenbilela eta ea zein zen galdetu nion. Orduan beste bi taldekidek ere lehenago bilaketan jardun zirela aipatu zuten, bakoitza beretik. Nonbait denoi deitu zigun arreta eta ez genuen ezer aipatu. Ordutik, gure taldeko bidaietako kantu klasiko bilakatu da Galestarraren abesti hau. 
 
BILLY NOMATES. "NO"

 Andrea Kuratli, Occhi di Farfallak eman genuen lehen kontzertuan ezagutu genuen. Berak antolatzen zuen, Friburgon. Orduz geroztik, gure lagunik handiena da. Gure kontzertu gehien ikusi eta gurekin furgonetan kilometro gehien egin dituena. Berak erakutsi zigun musikari hau. "No" abestia behin eta berriz entzun dugu azken biran. 
 
WILLIE NELSON. "ON THE ROAD AGAIN"

Klasiko bat. Country musikaren abeslari mitiko horietako bat eta kantu klasiko bat. Errepidean, lagunekin musika egin, inoiz egon gabeko tokietara joan, agian berriz inoiz ikusiko ez dituzun tokiak ikusi eta antzerako ideien inguruan jarduten den kantua. Egiten denari erromantizismo pixka bat jarri ezean, aspergarria izan daiteke batzuetan bizitza, eta zer esan furgonetan hainbeste ordu pasatzea... jejeje
 
X. "YOUR PHONE IS OFF THE HOOK"

Los Angelesen 77an sortutako punk rock taldea. Lehen diskoko lehen abestia dugu hauxe. Exene Cervenca abeslariak W taldeaz gain, gerora bakarka, nahiz Lidya Lunch-ekin egin izan ditu makina bat diskoa. Punk indartsu eta zikina. 
 
NEGU GORRIAK. "CUANDO SE XOGA A PELOTA AQUI"

Negu Gorriaken beste perla horietako bat. Bere garaian, gaztetxoa izanik, kosta egiten zitzaizkidan Neguk zekartzan eragin guztiak barneratzea eta kantu mota hau ez nuen gehiegi gozatzen. Denborarekin ikasi nuen intro hariek asko temazoak zirela jejeje eta soinean zekartzaten eragin guztiak zein aberatsak ziren. Eta zenbat bide berri ireki zizkigun gure barne labirintoetan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide