Zarautz Abesbatzan izena emateko deia egin dute

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 30a

Txinpirin, Zarazte eta Zarautz Abesbatzan bertan parte hartu nahi duenak irailaren 16a bitartean jarri beharko du arduradunekin harremanetan.

Zarautz abesbatzek laster hasiko dute 2022-2023 ikasturtea, eta arduradunek jakinarazi dute zabalik dagoela izena emateko epea beraien taldeetan. Interesa dutenek mezua bidali dezakete abesbatza.zarautz@gmail.com posta elektronikora, irailaren 16a bitartean.

  • 7 -10 urtekoak (LH 2-5 mailakoak) Txinpirin abesbatzan ariko dira, ostiraletan, 18:00etatik 19:00etara.

  • 11-18 urtekoak Zarazte abesbatzan (lehen Zarautz-Txiki abesbatza zena), astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 20:30era.

  • 18 urteetatik gorakoak Zarautz Abesbatzan, astearte eta ostegunetan, 20:30etik 22:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide