Ostegunean jarriko dituzte salgai 'Herrimamituz' saiorako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 29a

Irailatik abendura arteko kultur ekitaldien egitaraua itxi du dagoeneko udalak, eta irailaren hasieran emango du horren berri. Nolanahi ere, denboraldiko lehen saioa Herrimamituz bertso ikuskizuna izango dela aurreratu du; irailaren 16an izango da, 20:00etan, Modelo aretoan.

Herrian herriko pasarteak kontatu eta gai bihurtuz, gure herrien mamia, bertsoz azaleratzeko ariketa jolastia da Herrimamituz. Emanaldi berezi honetan ondorengo hirukoak hartuko du parte, gainera: Andoni Egaña  eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariek eta Xabier Alberdi historialariak.

Emanaldirako sarrerak 6 euro balio du, eta irailaren 1ean, ostegun honetan, jarriko dituzte salgai, Kutxabank-en atari digitalean eta Modeloko txarteldegian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide