Izena eman daiteke Aritzbataldeko igeriketa ikastaroetan

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 29a

Irailaren 10ean bukatuko da inskripzio epea, eta zozketaren emaitza hilaren 14an emango dute argitara.

Ikasturte berrirako martxan jarri dira dagoeneko Aritzbatalde kiroldegian. Lehorreko ikastaroei irailaren 15ean ekingo diete, eta igeriketa ikastaroei, berriz, urrian. Hain zuzen ere, gaur zabaldu dute haurtxo, haur, gazte eta helduen igeriketa ikastaroetan izena emateko epea, eta irailaren 10era arte iraungo du.
 
Interesa dutenek hiru aukera izango dute horretarako: bata, www.kirola.zarautz.eus web orriaren bidez; bigarrena, izen-emate orria bete eta kirola@zarautz.eus helbidera bidalita; eta hirugarrena, izen-emate orria bete eta kiroldegiko harreran aurkeztuta.

Izen-emate epearen ondoren, kiroldegiak zozketak egingo ditu, eta emaitzak irailaren 14an argitaratuko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide