Gaur arratsaldean Erandion (Bizkaia) erlojupekoa jokatuta amaitu da ETE liga, eta Zarautz Gesalaga Okelanek bukaera dotorea eman dio ligari. Izan ere, ligako hiru onenen atzetik sailkatu da gaurkoan, 11:07,59 denbora eginda.
Puntu garrantzitsuak eskuratuta, sailkapen orokorrean seigarren postuan mantendu dira zarauztarrak 68 punturekin. Zazpigarren izan den Hernanik, berriz, 62 punturekin amaitu du liga. Bosgarren postua ere ez dute urruti izan zarauztarrek, Ondarroak 70 punturekin amaitu duelako liga, soilik bi puntu gehiagorekin.
Liga amaitu arren, ostegunean hitzordu garrantzitsua izango du Zarautz Gesalaga Okelanek, Donostian Kontxako Banderarako sailkapen estropada jokatuko delako. Hantxe izango dira zarauztarrak, Kontxarako txartela lortzeko borrokan.
Ondoren, iritsiko da denboraldia baloratzeko ordua, baina traineruak denboraldian zehar aurrerapauso ederra eman duela erakusten dute azken emaitzek.
Gaurko sailkapena
ETE ligako behin betiko sailkapena