Ligako azken estropada dute gaur Zarautz Gesalaga Okelango neskek

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 28a

Zarautz Gesalaga Okelango neskak Bilbon. (ZAE)

Estropada ona jokatuta biribildu nahi du denboraldia Erandiko Banderan. Une honetan, seigarren dira sailkapen nagusian.

ETE ligako azken jardunaldia jokatuko dute gaur arratsaldean Erandion. Hain zuzen ere, Erandioko XXXV. Bandera izango dute jokoan, banakako erlojupekoan, 18:00etatik aurrera, eta estropada horrekin amaitutzat emango dute aurtengo liga. Horretaz jakitun, Zarautz Gesalaga Okelanek lana ona eginez biribildu nahiko du aurtengo denboraldia.

Hondarribia da liga irabazteko zorian dagoena, 117 punturekin; Hibaika bigarren dago kokatuta, 111 punturekin. Zarautzek, bere aldetik, jauzi kualitatibo bat eman du iaztik, eta arraunkera ederra erakutsi du bi hilabete hauetan.

Sailkapenean seigarren postuan dago une honetan, 62 punturekin, eta Ondarroa du aurretik bosgarren tokian, 67 punturekin. Ez da erronka erraza izango, baina estropada dotore bat egin eta postu bat aurreratzeko itxaropenarekin uretaratuko dira gaur.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide