Gaur goizean, infantil mailakoak ariko dira jokoan; eta arratsaldean, kirol ekitaldia biribiltzeko, senior elitekoak.
Egundoko giroa izan zen atzo arratsaldean Dama inguruan, ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeak antolatutako 3x3 Zarautz saskibaloi txapelketan. Kuadrillen arteko lehia jokatu zuten, eta lagunartea nagusi izan baldin bazen ere, talde guztiek beraien onena eman zuten irabazteko.
Gaur goizean, infantil mailakoak ariko dira jokoan; eta arratsaldean, kirol ekitaldia biribiltzeko, senior elitekoak.