Ut! musika taldeak emanaldia eskainiko du gaur Musika Plazan

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 28a

Ut! musika talde.

70eko eta 80ko hamarkadetako euskal musika eskainiko du zuzenean Ut! musika taldeak gaur arratsaldean, 19:30ean hasita, Musika Plazan. Ekainaren 24an eskaini zuten beraien lehen emanaldia, eta Zarauzkoa bosgarren kontzertua dute.

Musika munduan eskarmentu handiko jendeak osatzen du Ut! taldea: Ken Zazpiko Beñat Serna, Jon Fresco eta Iñaki Zabaletak, Juantxu Urkiaga (Jokaldi) eta Markel Arevalok (Oxabi). Formatu berri honetan, ordea, musikariengan eragina izan duten taldeei gorazarre egiten diete; besteak beste, Errobi, Itoiz, Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, Niko Etxart, Hertzainak eta beste askoren abestiak jotzen dituzte.
 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide