Stock Azokako azken eguna izango da gaur

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 28a

Stock Azokako postuetan jendea. (Aritz Mutiozabal)

Joan den ostegunean ireki zuten Murkil merkatarien elkarteak antolatutako Stock Azoka malekoian, Galtxagorri elkartearen parean. Hainbat egunez elkarteko hainbat saltoki prezio berezian aritu da bere produktuak saltzen, eta jendeak ez du aukera hori alferrik galdu nahi izan.

Gaur, ordea, azoka bere amaierara iritsiko da. Edonola ere, egun osoan zabalik izango da, etenik egin gabe, 11:00etatik 21:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide