Orain artean lagunarteko hainbat partida jokatu dituzte, baina atzora arte ez zuten garaipenik lortu Amenabarreko mutilek. Abuztuaren 12an izan zuten lehena Anaitasuna handiaren aurka, etxean, Aritzbataldeko kantxan, eta 25-39 galdu zuten.
Joan den astean Oviedora egin zuen bidaia, jokalari askoren bajarekin, lagunarteko hiruko torneo bat jokatzera. Bi porrotekin itzuli ziren etxera: Ckub Cisneren aurka 15-20 galdu zuten, eta Oviedoren aurka 20-14.
Atzoko garaipenak konfiantza emango dio taldeari, eta beste gogo nahiz ilusio batekin egingo dio aurre ondorengo partidei. Bihar eguerdian, esaterako, Euskal Kopako lehen norgehiagoka jokatuko du Romoren aurka, 12:00etan hasita, Gobela kiroldegian.
Bestalde, liga irailaren 17an hasiko da, eta Amenabarrek Zamora hartuko du etxean lehen jardunaldian. Partida 19:30ean izango da Aritzbatalden.