3x3 Zarautz

Saskibaloiaren festa malekoira itzuli da

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 27a

ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeak antolatuta, 3x3 Zarautz saskibaloi txapelketa jokatzen ari dira malekoian, Dama ondoko zabalgunean atondutako kantxetan. Egitasmoari atzo eman zioten hasiera kadete eta junior mailakoen jardunaldiarekin, giro ezin hobean, eta gaur goizean, aldarte berarekin, benjaminen eta benjaminaurrekoen partidak jokatu dira.

Txapelketak bihar arratsaldera arte iraungo du, eta oraindik beste hiru kategorien lehia falta da. Gaur arratsaldean kuadrillen txanda izango da; bihar goizean, infantilak ariko dira jokoan; eta bihar arratsaldean, kirol ekitaldia biribiltzeko, senior elitekoak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide