Oraindik plaza libreak daude kiroldegiko lehorreko ikastaroetan

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 27a

Kiroldegietako ikastaroak.

Aritzbatalde kiroldegian dagoeneko martxan jarri dira ikasturte berrirako. Lehorreko ekintzekin irailaren 15ean hasiko dira eta abuztuan izena eman zuten erabiltzaileen artean dagoeneko egin dute zozketa. Nolanahi ere, oraindik ikastaro askotan plaza libreak daudela jakinarazi dute.

Beraz, izena eman nahi duen erabiltzaileek aukera dute kiroldegiko harreran edo kirola.zarautz.eus web orrian egiteko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide