Udalak Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuetako argiteria berrituko du astelehenean hasi eta datozen astetan, egungoa LED sistemagatik ordezkatuz. Guztira, 39.039,43 euro (BEZ barne) bideratuko ditu horretara, eta lanez Zarauzko Erne Scoop enpresa arduratuko da. Egungo argiek 15.720 W-ko potentzia dute, eta, guztira 40 proiektore daude azaldu du. Egingo den inbertsioarekin, berriz, 34 LED proiektore jarriko direla eta potentzia 5.220 W-koa izango dela jakitera eman du Leire Arana Kirol zinegotziak.
Aldaketaren helburu nagusia energia aurrezten jarraitzea eta igerilekuetan argitasun gehiago izatea dela azaldu du zinegotziak: “Argiteria berriarekin jasangarriago izateko aurrerapausoak ematen jarraituko dugu eta, gainera, igerilekuetako argiztapena hobetuko dugu. Izan ere, LED argi berrietako proiektore guztiei erregulazio sistema bat ezarriko zaie, hau da, leihoetatik sartzen den argitasunaren arabera automatikoki erregulatuko dira”.
Arana kontziente da udalak egindako inbertsio ekonomikoa "potentea" dela, baina, "kontsumoa bakarrik kontuan hartuta", gutxi gorabehera 3 urteetan amortizatzea aurreikusten dutela adierazi du.
Igerilekuak itxita, txandaka
Argiteria berritzeko lanek nahikoa konplexutasun izango dute, eta horren ondorioz, igerilekuak txandaka itxitzeko neurria hartuko du. Neurri hau datorren astelehenean hasi, abuztuaren 29an hasi eta irailaren 25era arte iraungo du.
Hain justu ere, hauek izango dira itxiera datak, eragina izango duten igerilekuak: abuztuaren 29tik irailaren 8ra, igerileku ertaineko hiru kale itxiko dira; irailaren 12tik irailaren 15era, igerileku txikiaren erdia itxiko dute; eta, azkenik, irailaren 12tik 25era, igerileku handia osorik itxiko dute.