Arratsalde pasa ikusgarria moilan

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 26a

Moila biziberritzen proiektuaren barruan, Zarautz Arraun Elkarteak kukaña jokoa eta tranpolin jauzien lehiaketa egin zituen atzokoan, udan zehar antolatzen joan den bezala. Haur eta gazte ugari bertaratu zen bere dohainak erakustera, baita akrobaziarako erraztasunak ere. Helduagoak ere saiatu ziren kukañako muturrera iristen. 

Ohi bezala, egitasmoak ikusmin handia sortu zuen, eta herritar ugari gerturatu zen moilara ZAEk antolatuko jokoak ikustera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide