Menzelen ibilbidea aztertuko dute 18:00etatik aurrera, eta, ohi bezala, sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
Gela programaren barruan, Jiří Menzel zinema zuzendari txekiarraren inguruan ariko dira gaur arratsaldean Photomuseumen. Oscar sarietan aitortua, Txekiako olatu berriko kideetako bat izan zen. Bere herrialdeko erregimenarekin arazoak izan zituen, eta 80ko hamarkadara arte ez zuen berriro filmik zuzendu.
Menzelen ibilbidea aztertuko dute 18:00etatik aurrera, eta, ohi bezala, sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.