Jendea hasi da Stock Azokako pagotxak baliatzen

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 25a

Murkil merkatarien elkarteak antolatuta, Stock Azoka abian da. Hainbat dendarik postua jarri dute malekoian, Galtxagorri elkartearen aurrean, eta prezio berezietan saltzen ari dira beraien produktuak. Aukeraz baliatze aldera, apurka-apurka jende dezente ibili da goizean eta eguerdi partean erosketak egiten.

Azokak gaurtik igandera arte iraungo du, eta egun osoan egongo da zabalik, etenik egin gabe, 11:00etatik 21:00etara. Aurten, Faylin, Garmen, Josune Moda, Noah´s Secret, Tetuan, JM Jostailuak, Emeberhiru, Urzelai eta Vulcano dira parte hartzen ari diren saltokiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide