Gaur eta bihar jokatuko dituzte Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko kanporaketa saioak Imanol Urbieta Musika Eskolako aretoan, 22:00etatik aurrera. Guztira, hamasei bertsolarik hartuko dute parte zortzi multzoko bi saiotan banatuta.
Gaur, lehen kanporaketan, honako bertsolari hauek hartuko dute parte: Peru Abarrategi (Aramaio, Araba), Haizea Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa), Idoia Granizo (Altsasu, Nafarroa), Aimar Sorazu (Zarautz), Ekain Tolaretxipi (Hernani, Gipuzkoa), Gorka Pagonabarraga (Durango, Bizkaia), Aner Peritz (Zarautz) eta Enare Muniategi (Deustu, Bizkaia). Aurkezle lanetan, bien bitartean, Irati Tolosa ariko da.
Saioa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da irailaren 3ko finalerako, eta gainerako lau txartelak, berriz, bi egunetan puntuazio gehien lortzen duten lau bertsolarientzat izango dira. Kanporaketetako sarrerak dohainik dira.