Partida hasi eta 12 minutura jarri ziren aurretik txuridurdinak Amaiur Sarriegik penalti bidez sartutako golari esker, baina Frantziako taldea gogoz eta indartsu etorri zen, eta atsedenaldira iritsi baino lehen berdinketa lortu zuen Laura Bourgouinen eskutik.
Bigarren zatian jokalari aldaketa dezente egin zituen Natalia Arroyo entrenatzaileak, baina joko erritmoari eutsi zion. Tamalez, partida amaaitzeko lau minutu falta zirenean ASJ Soyaux-en bigarren gola etorri zen; bigarren hau ere Bourgouinek sartu zuen. Ondorioz, Realak 1-2 galdu zuen.