Urdaibaik helegitea jarri du Zarauzko Estropadako neurketa sistemaren aurrean

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 24a

Zarauzko Estropadetako 'bideofinisha'-ren lerroa. (EITB)

Zarauzko Estropadetako bigarren jardunaldiko denboren neurketarekin desados, Urdaibaik helegitea aurkeztu du TKEko epailearen aurrean. Bermeoko arraun elkarteak estropada amaierako fotofinisharekin oso kezkatuta agertu da; Hondarribiri eman zioten garaipena igandean.

Urdaibaren iritziz, egun indarrean dagoen neurketa-sistema ez zen modu egokian erabili azken jardunaldian. Zarautzen egindako neurketa ez zela zehatza izan gaineratu du. Irabazlea erabakitzeko botatako lerroa eta buien arteko distantzia handiegia zela argudiatu dute, eta horrek eragina izan zuela azken emaitzan. Are gehiago Hondarribiak bi ehunenengatik irabazi zuenean estropada.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide