Bihar amaituko da 3x3 Zarautz saskibaloi txapelketan izena emateko epea

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 23a

Ostiraletik hasi eta igandera arte jokatuko da 3x3 Zarautz saskibaloi txapelketa Dama ondoko malekoi eremuan, hainbat kategoriatan banatuta. Izen-emateko epea bihar bukatuko da, beraz, bertan parte hartu nahi duten taldeek azakar ibili beharko dute.

Taldeak hiru edo lau jokalariz osatu beharko dira; kuadrillen kasuan bosteko taldeak onartuko dira. Izena ZASTeko web orriaren bitartez egin beharko da, eta ondoren, Rural Kutxako kontuan (ES66 3008 0181 3331  8490 8220)  zenbatekoa sartu: jokariko 5 euro (adingabekoak) eta 10 euro (senior eta kuadrillen txapelketa). Bankuko ziurtagiria 623 169 554 telefono zenbakira helarazi behar da whatsapp bidez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide