Bihar eguerdian itxi egingo dute Nafarroa kalea, Espainiako Vuelta dela eta

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 23a

2020ko Espainiako Vuelta Nafarroa kaletik igarotzen. (Zarauzko Hitza)

Espainiako txirrindularitza proba herritik pasatuko da bihar, Oriotik iritsi eta Getaria aldera, eta horregatik moztuko dute zirkulazioa errepidean.

Espainiako Vueltak N-634 errepidearen zirkulazioari eragingo dio bihar eguerdi partean Zarautzen eta inguruko herrietan. Txirrindulariek Irunen hasiko dute biharko saioa, eta Bilbon amaitu. Oriotik Zarautzera iritsiko dira; zehazki, 13.58an aurreikusten da Nafarroa kaletik igarotzea, eta handik Getariara joko dute.

Zarauzko Udalak jakinarazi du errepidea erabat itxita egongo dela 12:00etatik 14:00etara. Era berean, ordu tarte horietarako hainbat gomendio eman ditu: ibilgailuek Nafarroa kalea ekiditea; A-8 autobidea erabiltzea, N-634 errepidea saihestuz; Nafarroa kalearen inguruan bizi direnek ibilgailua ezingo dutenez atera, Gipuzkoa kalean aparkatzea, autobidera atera ahal izateko.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide