Reala eta ASJ Soyaux ariko dira bihar aurrez aurre Astin

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 23a

Reala eta Teneriferen arteko partida (@RealSociedadFEM)

Denboraldiaurreko partida bada ere, lehen mailako lehia izango dela aurreikusten da. Sarrerak futbol zelaian bertan jarriko dituzte salgai, 5 euroan; 18 urtetik beharakoentzat, berriz, doan izango da.

ZKE Zarauzko Kirol Elkarteko futbol atalaren, Real Sociedad Fundazioaren eta Zarauzko Udalaren elkarlanaren bitartez, Realak eta ASJ Soyaux talde frantziarrak lagunarteko futbol partida jokatuko dute bihar arratsaldean Asti futbol zelaian.

Norgehiagoka 18:00etan hasiko da, eta sarrerak egunean bertan erosi ahalko dira kirolgunearen sarreran bertan. Helduek 5 euro ordaindu beharko dute, eta 18 urteti beherakoentzat, berriz, dohainik izango da

Lehen mailako lehia aurreikusten da; izan ere, bi taldeek beren lehiaketetarako prestatzeko baliatuko dute elkarren arteko neurketa. Natalia Arroyoren talde txuri-urdinak jardunaldi bikoitza izango du aste honetan, gainera. Zarauzkoaz gain, igandean EH Kopako finalerdiak jokatuko ditu Tolosan, Athleticen aurka, 16:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide