Putzuzulo hezurretan

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 22a

Makina bat asanblada, kontzertu, hitzaldi, irratsaio, tailer, kopla txapelketa eta ekitaldiren etxea izan dena biluzik geratu da. Hormarik, aterik eta lehiorik gabe. Zutabeak eta sabaiak bakarrik utzi dizkiote Putzutzulo gaztetxeari, eta hezurretan geratu da.

Joan den hastean hasi ziren garabiekin eraikina eraisten, eta berehalakoan birrindu zuten guztia. Gaur ez da makinarik ibili, eta 16 urtez gaztetxea izan zenaren eskeletoa baino ez da geratzen. Aurki eraitsiko dute guztiz.

Baina gaztetxeko kideek aurrera jarraituko dute, Bizkaia kaleko 61. zenbakiko eraikinean, pixkanaka-pixkanak atontzen ari diren gaztetxe berrian. 

Argazkiak: Gorka Eizagirre

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide