Denboraldiko lehen garaipena lortu du Eulen-Nuuk taldeak

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 22a

Zarauzko Eulen-Nuuk txirrindulari taldea gustura atzoko lorpenaren ondoren. (Jira-Bira)

Aritz Urrak lortu zuen garaipean eta Iñigo Eizagirre izan zen bigarren St. Martin de Seignanxeko proban.

Lehendakari Torneoaren geldialdia aprobetxatuz, Zarauzko Eulen-Nuuk txirrindulari taldeak St. Martin de Seignanxeko lasterketa (Akitania) jokatu zuen atzo arratsaldean. Taldekideak ezin motibatuago irten ziren errepidera, eta emaitza ere halakoa izan zen: bikaina. 

Denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Zarauzko taldeak Aritz Urra lazkaoarraren eskutik, eta bigarren postua Iñigo Eizagirre zarauztarrentzat izan zen, bere bultzatzailearentzat. Hori gutxi balitz, Ekain Ajerrista azpeitiarrak tarteko helmugetako saria eskuratu zuen.

Egindako erakustaldiari esker, Frantzia inguruko zenbait lasterketetan parte hartzeko gonbita jaso dutela jakinarazi dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide