Musika Plaza kantuan jarri du Rockalean taldeak

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 22a

Rockalean boskoteak egundoko giroa jarri zuen atzo arratsaldean Musika Plazan, kioskoaren atzealdean. Rock eta pop abesti mitikoen bertsio propioak jotzeaz gain, eta euskal kantagintzako pieza ezagunak beste doinu batzuekin uztartuta aurkeztu zituzten. Jende ugari erakarri zuten emanaldira, eta kantuan ere jarri zituzten, gainera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide