Giro ederra, urduritasuna eta ikuskizuna, Zarauzko Estropaden bigarren jardunaldian

Maialen Etxaniz

Giro ederra izan da gaur eguerdian, Euskotren eta Eusko Label ligetako Zarauzko Estropadetako bigarren jardunaldi erabakigarrian. Eguraldia lagun, jende ugari bertaratu da estropada bertatik bertara gozatzera; beste batzuk nahiago izan dute Lege Zaharren enparantzako pantaila handitik jarraitu, eta han ere festa giro ederra sortu da.

Zaletuen hitzak jaso ditugu beraien taldeen inguruan, Zarauzko Estropadari buruz eta beste hainbat konturen bueltan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide