Hasieratik agindu du gaur eguerdiko Zarauzko estropadan Orio Orialkik, eta Zarauzko Estropaden bigarren jardunaldia ere irabazita, bandera etxeratu du Patxi Francesen taldeak.
Arraunlariak pozez zoratzen ikusi dira estropada amaieran, eta ez da gutxiagorako: Zarauzko Bandera hartu dute, Euskotren Ligako garaikurra –gaur amaitu delako–, eta patro onenaren saria.
Banaka-banaka igo dira antolatzaileen ontzira, elkarrekin ospatzera garaipenak.
Eguneko beste protagonistak Donostiarra eta Tolosaldea ziren, bietako bat Euskotrenen jarraitzeko play-offera joango zelako gaur. Donostiarra hasieratik bikain aritu da, eta Arraun Lagunei ere aurrea hartuta, eta bigarren egin du estropadan. Hala, Tolosaldeak jokatu beharko du play-offa irailean.
Gaurko sailkapena:
1.-Orio 10:56.22
2.-Donostiarra 11:04.08 (+7.86)
3.-Arraun Lagunak 11:09.36 (+13.14)
4.-Tolosaldea 11:10.26 (+14.04)
Sailkapen orokorra:
1.-Orio 54
2.-Arraun Lagunak 43
3.-Donostiarra 23
4.-Tolosaldea 20