Rockalean taldeak joko du arratsaldean Musika Plazan

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 21a

Rockalean taldea.

Uda sasoian maiz etortzen den taldea da Rockalean, eta gaur arratsaldean beste behin izango dira herrian. Musika munduan eskarmentu handia duten bost musikarik osatzen dute taldea, eta rock eta pop estiloko abesti ezagunen bertsioak jotzen dituzte.

Itxura batera elektrotxaranga baten antza dute, baina bestelako jite batekin. Izaera rockeroagoarekin. Bi lagun dira baterian, gitarra jotzaile bat, soussaphone jotzailea eta abeslaria haizezko instrumentuekin. Emanaldia Musika Plazan izango da, 19:30etik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide