Laso-Mariezkurrena II.a eta Altuna III.a-Zabaleta, aurrez aurre Aritzbatalde pilotaldekuan

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 21a

Mariezkurrena II.a pilotaria jokoan.

Zarauzko Jaialdia jokatuko da gaur arratsaldean, 17:00etan hasita. Eskuz binakako hiru partida jokatuko dira, guztira.

Zarauzko Aste Nagusiari amaiera emateko, esku pilotako Zarauzko Jaialdia izango da gaur arratsaldean ikusmin handiko binakako partidarekin. Laso-Mariezkurrena II.ak eta Altuna III.a-Zabaletak neurtuko dituzte indarrak Aritzbatalde pilotalekuan, eta adituen esanetan, momentuko bi aurrelari onena eta bi atzelari onenak elkarren aurka ariko dira.

Jaialdia 17:00etan hasiko da, eta lehen norgehiagokan Agirre-Aranguren eta Elordi-Tolosa ariko dira nor baino nor. Partida hori amaitutakoan jokatuko da neurketa nagusi, eta ondoren, hirugarren bat ere izango da: Egiguren V.a-Aretxabaletak eta Salaberria-Morgaetxebarriak elkarren kontra egingo dute lehian azken zatian.

Kantxako sarrerak 40 euro balio du, eta kontrakantxakoak 20 euro; oraindik sarrerak geratzen dira. Aurrez eros daitezke entradasfronton.com atari digitalean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide