Bosgarren postutik segundo eskasera gelditu da Zarautz Gesalaga Okelan etxeko estropadan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 20a, 11:42

ZAEren zaleak, gaur goizean, estropadez gozatzen etxean. (Aritz Mutiozabal)

Itsaso mugituarekin egin dute arraun ETE ligako traineruek gaur Zarauzko uretan. Hondarribiak eskuratu du garaipena beste behin, eta lau ontzi lau segundoren barruan helmugaratu dira: Zarautz, Hernani, Ondarroa eta Delteco Zumaia.

Ikuskizun ederraz gozatu dute gaur itsasertzera gertutaru diren arraunzaleek, itsaso mugituarekin traineruen arteko lehia bizia egon delako ETE ligaren hamahirugarren jardunaldi honetan.

Zarautz Gesalaga Okelan bigarren txandan lehiatu da, eta denbora txarrena berak egin duen arren, segundo bakarragatik ez dio aurre hartu bosgarren izan den Hernaniri. Gainera, lau segundoren barruan lau traineru helmugaratu dira gaurkoan: Zarautz, Hernani, Ondarroa eta Zumaia.

Zarauztarrak seigarren izan dira azkenean, Deustori aurre hartuta. Izan ere, ohorezko txandan aritu da azken hori, baina ez du denbora ona egin.

Zarauztarrek lau puntu gehiago eskuratu dituzte gaurkoan etxean zaleen berotasuna lagun, eta bihar erlojuaren aurka aritu beharko dute Bilbon, 11:45ean hasita.

Ondoren, liga amaitzeko jardunaldi bakarra geldituko da: hilaren 28an Erandion jokatuko den estropada, hain zuzen.

Gaurko sailkapena:

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide