Celtas Cortosek jarri die ginga Aste Nagusiko kontzertuei

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 20a

Celtas Cortoseko kideen erdian Xabier Zabala. (Xabier Txurruka)

Aste Nagusiko kontzertu emanaldien azkena izan zen atzokoa Valladolideko Celtas Cortos beteranoen kontzertuarekin. Jesus Cifuentesek gidatzen duen taldeak beti bezain indartsu jarraitzen duela erakutsi zuen, eta, nola ez, bere abesti ezagunenak eskaini zituen.

Bertaratu zen jendeak biziki gozatu zuen ekitaldiaz, eta ezusteko galanta jaso zuen taldekideek gonbidatu berezi bat agertoki gainera igoarazi zutenean. Izan ere, Xabier Zabala musikari zarauztarrak kolaboratu zuen zuzenean Celtas Cortosekin atzokoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide